Biztanleen erroldako datuen kontsulta
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
- Tramite hau telefonoz egin daiteke
- Tramite hau Internet bidez egin daiteke
- Deskargatu dokumentuak
Deskripzioa: Biztanleen Erroldan dituzun datuak eta izan dituzun bizilekuak edo bizilekuen helbide guztiak zeintzuk izan diren kontsultatu ditzakezu (udalen arteko plataforman sartuta dagoen beste edozein udalerritan egindakoak ere bai).
Organo tramitatzailea: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Nola kontsultatu zure datuak:
- Autozerbitzuko terminalean: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoko sarreraren ondoan dagoen autozerbitzuko terminalean NANa edo AIZ erabiliz biztanleen erroldako datuak kontsultatu ditzakezu eta erroldako bolantea eta erroldan izandako mugimenduen bolantea inprimitu daitezke. Biztanleen erroldako bolantea edo erroldan izandako mugimenduen bolantea lortzeko jarraitu beharreko pausuak ondorengo bideo tutorialean ikus daitezke.
- Internet bidez: kontsulta Internet bidez egiteko, derrigorrez, NAN elektronikoa edo IZENPE txartela eduki behar dira, eta tramiteari sarean edo online ekin.
- Bertaratuta: kontsulta bertara etorrita egiteko, PEGORAra etorri behar da (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta nortasuna egiaztatuko duen dokumentua aurkeztu (NAN, AIZ, pasaportea, egoitza-baimena...). Datuen kontsulta egin nahi duen pertsona beste pertsona bat bada, hau da, informazioaren titularra ez bada, biztanleen erroldako tramiteak egiteko baimena behar bezala beteta aurkeztu behar da, datuen titularraren nortasuna egiaztatuko duen dokumentuarekin (NAN, AIZ, pasaportea, egoitza edo bizileku-baimena...).
Deskargatu dokumentuak |
---|
Biztanleen erroldako tramiteak egiteko baimena Ikusi | Deskargatu ( PDF, 110 KB) |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Egin tramitea internet bidez Egin tramitea internet bidez |