Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorraren aurrerapena: iradokizunak eta alternatibak (2022)
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
- Tramite hau Internet bidez egin daiteke
- Deskargatu dokumentuak
Deskribapena: Eibarko udalerriko Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorraren aurrerapen-dokumentua eta hasierako dokumentu estrategikoa jendaurrean jarri dira hiru hilabeteko epean, 2022ko urtarrilaren 10etik aurrera; aldi horretan Aurrerapenari buruzko iradokizun eta alternatibak aurkeztu ahal izango dira.
Hartzailea: interesa duen pertsona oro.
Iradokizunak eta alternatibak aurkezteko epea: 2022ko urtarrilaren 10etik apirilaren 11ra (biak barne).
Tramitazio kanalak:
- Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
- Aurrez aurre PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, (Udaletxea, beheko solairua, Untzaga plaza 1).
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorraren aurrerapenari iradokizunak eta alternatibak aurkezteko orria behar bezala beteta.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NANa, IFZa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
- Beharrezkotzat jotzen denean, aurkeztutako iradokizunarekin edo alternatibarekin lotutako dokumentazioa.
Sail arduraduna: Eibarko udaleko Hirigintza saila.
Informazio garrantzitsua:
Eibarko udalerriko Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorraren aurrerapen-dokumentua eta hasierako dokumentu Estrategikoa Hirigintza sailean eta plan orokorreko webgunean (www.planorokorra-eibar.eus) kontsutatu daitezke.
Errebal Plazia eraikin berrian zazpi panel daude ikusgai aurrerapenaren edukia azaltzeko.
Plan Orokorraren Berrikuspenaren Aurrerapenaren dokumentuei buruzko azalpen osagarriak emateko bilerak antolatu dira. Bilerak ostiralero egingo dira, 2022ko apirilaren 8ra arte, Errebal Plazia eraikinaren 1. solairuan (sarrera Merkatu kaletik), eta hitzordua eskatu behar da aldez aurretik formulario bat betez. Plana idatzi duen taldearekin bilera bat egiteko hitzordua hemen eskatu daiteke.
Honez gain, HAPOren berrikuspenaren aurrerapenari buruzko hiru hitzaldi informatibo antolatu dira, erredakzio-taldearen eskutik. Hitzaldi guztiak 18:00tan izango dira, eta aforoak eta prebentzio sanitarioko gainerako neurriak kontrolatuko dira:
- Otsailak 2: Armeria eskola-ko Aretoan, Isasi kalea 36.
- Otsailak 8: Coliseo Antzokian, Merkatu kalea 2.
- Otsailak 15: Beheko Tokian, Karmen kalea 6.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorraren aurrerapenari iradokizunak eta alternatibak aurkezteko orria Ikusi | Deskargatu ( PDF, 143 KB) |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Egin tramitea internet bidez Egin tramitea internet bidez |