Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Katalogatu gabeko eraikinetan eguzki-energiaren autokontsumorako instalazioetarako aurretiazko komunikazioa

Deskripzioa: Autokontsumoaren tramitazioa errazteko ekainaren 1eko 5/2023 Legea indarrean sartu zenetik (Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2003 Legea aldatzen duena), energia elektrikoaren autokontsumorako instalazioek ez dute hirigintza-lizentziarik behar. Oraingo izapidea Aurretiazko Komunikazioarena da. Bertan, eskatzaileak bere gain hartzen ditu obrak gauzatzea eta instalazioa martxan jartzea.

Instalazioa fatxadan egingo balitz, lizentzia beharko litzateke.

Organo tramitatzailea: Eibarko udalaren Hirigintza saila.

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin. 
  • Posta: Eibarko Udala, PEGORA, Untzaga plaza 1; 20600; Eibar; Gipuzkoa.

Aurkeztu beharreko dokumentuak:

Obra egin aurretik:

  1. Katalogatu gabeko eraikinetan eguzki-energiaren autokontsumorako instalazioetarako aurretiazko komunikazioa (HI0204_D001) behar bezala beteta.
  2. Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena egiaztatzen duen dokumentazioa. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
  3. Egin beharreko obren aurrekontu xehatua.
  4. Gauzatze-lekuaren planoak eta argazkiak.
  5. Estalkiaren gaitasun portantearen ziurtagiria/txostena.
  6. Proiektu teknikoa, potentzia 10 KW baino handiagoa bada, edo diseinuaren memoria teknikoa, potentzia 10 KW baino txikiagoa bada.
  7. Zortasun sektorialek (trenbidekoak, errepideak, urak...) eragindako lurzoruan kokatutako eraikuntzetako, kontrukzioetako edo aparkaleku-pergoletako instalazioen kasuan, dagokion erakundearen aurretiazko berariazko baimena.
  8. Bide publikoa obretako edukiontziekin, biltegiekin edo eraikuntzako bestelako elementu osagarriekin okupatu behar izanez gero, Aldamioak, garabiak, kaxetak, deposituak eta eraikuntzaren beste elementu lagungarriak jartzeko baimena (HI0310_D001) inprimakia behar bezala beteta eta bertan adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da. Bide publikoa edukiontziekin okupatzeko baimena Udaltzaingoaren baimenaren mende dago.

Obra amaitu ondoren:

  1. Indarrean dagoen araudia betetzen dela egiaztatzen duen egiaztagiri teknikoa.
  2. Industriaren Erregistro Autonomikoaren kopia: autokontsumoa eta ekoizleak.
  3. Potentzia 10 KW baino handiagoa bada: instalazio-obraren zuzendaritzaren ziurtagiria. Ziurtagiri hori teknikari eskudun batek sinatu behar du, instalazioa instalazioaren proiektu teknikoaren arabera egin dela ziurtatzen duena, BTEEaren ITC-BT-04ak ezartzen duen bezala.
  4. Potentzia 10 KW baino txikiagoa bada: Instalatzaile Ziurtagiria (Goi-tentsioa eta behe-tentsioa).
  5. Hala badagokio, KEB Kontrol Erakundeak ikuskatuko du.
Deskargatu dokumentuak
Aurretiazko komunikazioa (HI0204_D001)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 140 KB)
Nabigazioa