Beste Administrazio batzuetara bideratutako agirien kanpo Erregistroa
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
Deskripzioa: Eibarko Udalaren funtzionamendua, erregistro bateratu moduan, beste administrazioetara bideratutako eskabideak, idatziak, erreklamazioak eta komunikazioak onartu ahal izateko.
Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Tramitatzailea: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Aurkeztu behar diren agiriak:
- Eskabidea, idatzia, erreklamazioa edo komunikazioa, eta honekin batera doazen gainerako agiriak.
- Eskatzailearen eta, dagokionean, ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumentua.
- Zein administraziotara bideratu nahi den eta haren helbidea eta kodea.
Legeak eta arauak:
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.