Penintsulan eta Balear Uharteetan emandako gidabaimen edo/eta zirkulazio-baimenen helbide-aldaketa
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
- Deskargatu dokumentuak
Deskripzioa: Baimena ematea Eibarko Udalari penintsulan eta Balear Uharteetan emandako zirkulazio-baimen eta gidabaimenen helbide-aldaketa tramitatu dezan Gipuzkoako Trafiko Buruzagitzan.
Hartzailea: Eibarren erroldatuta dagoen eta haren gidabaimeneko edota haren ibilgailuaren zirkulazio-baimeneko helbidea aldatu nahi duen pertsona fisiko oro.
Eskaera epea: Urte osoan zabalik.
Beharrezko dokumentuak:
- Penintsulan eta Balear Uharteetan emandako gidabaimen edo/eta zirkulazio-baimenen helbide-aldaketaren eskaera (UD0600_D001) behar bezala beteta. Gidabaimenaren helbidea aldatu nahiez gero, titularrak sinatu beharko du eskaera. Zirkulazio-baimenaren helbidea aldatu nahiez gero, ibilgailuaren titularrak sinatu beharko du (titular bat baino gehiago badira, lehenengoak egin dezala).
- Gidabaimenaren edo/eta zirkulazio-baimenaren titularraren identifikazio agiria, ORIGINALA.
- Gidabaimenaren helbidea aldatu nahiez gero, gidabaimena, ORIGINALA.
- Zirkulazio-baimenaren helbidea aldatu nahiez gero, zirkulazio-baimena, ORIGINALA.
Tasak: Doan.
Sail arduraduna: Udaltzaingoa.
Ebazpen organoa: Gipuzkoako Trafiko Buruzagitza.
Tramitazio epea:
- Epea (ohikoa): 20 egun.
- Ebazpena emateko gehienezko epea (legala): 2 hilabete.
Isiltasun-izaera: Ez dagokio.
Ebazpenaren kontrako errekurtsoak: Ez dagokio.
Hurrengo tramiteak (prozedura):
- PEGORA: egiaztatu baldintzak betetzen direla, datuak ondo daudela eta agiri guztiak aurkeztu direla; sarrera-erregistroa egin eta Udaltzaingoari bidali agiri guztiak. 2010eko irailaren 22a baino lehen emandako zirkulazio-baimen originaletan, eginbide batekin zigilatuko da zirkulazio-baimena, helbide-aldaketa agerrarazteko, eta baimena titularrari itzuliko zaio.
- UDALTZAINGOA: datu osagarriak egiaztatu, hala badagokio, eta helbide-aldaketaren datuak bete eta Trafikora bidali.
- TRAFIKO: bere datu-basean sartu helbide aldaketa eta baieztapena bidali Udaltzaingoari.
Lege-araudia:
- Eibarko Udalak eta Gipuzkoako Trafiko Buruzagitzak sinatutako hitzarmena.
Oharrak:
- Titular bat baino gehiago duten ibilgailuen kasuan, lehenengo titularrak bakarrik eskatu ahal izango du helbide-aldaketa.
- Kanaria Uharteetako, Ceutako eta Melillako ibilgailuen titularrek Gipuzkoako Trafiko Buruzagitzan eskatu beharko dute zirkulazio-baimenen helbide-aldaketa. Pertsona juridikoak ere Buruzagitzara joan beharko dira zirkulazio-baimenen aldaketak eskatzera.
- Biztanleen errolda kudeatzeko jarraibideetan jasotako arrazoiren batengatik herritarra ezin bada helbide berrian erroldatu, zirkulazio-baimenen eta gidabaimenen helbide-aldaketa bertan behera geratuko da eta artxibatu egingo da.
Informazio lagungarria:
- Gipuzkoako Trafiko Buruzagitza. Julio Caro Baroja plaza, 2. 20071 Donostia – San Sebastian. Telefonoa: 943 452 000 – Informazio orokorra: 060.
- Trafikoko Zuzendaritza Nagusia: www.dgt.es
Deskargatu dokumentuak |
---|
Penintsulan eta Balear Uharteetan emandako gidabaimen edo/eta zirkulazio-baimenen helbide-aldaketaren eskaera Ikusi | Deskargatu ( PDF, 111 KB) |
Informazio-fitxa: Penintsulan eta Balear Uharteetan emandako gidabaimen edo/eta zirkulazio-baimenen helbide-aldaketa Ikusi | Deskargatu ( PDF, 128 KB) |