Konpromisoak
KALITATEA SUSTATZEKO KONPROMISOAK:
|
KONPROMISOEN ADIERAZLEAK (Nola neurtuko dugu) |
Zerbitzuaren erabiltzaileei 4ko asebetetze-maila orokorra ziurtatzea, 0tik 5era doan eskala batean, jasotako tratuari eta kontsulta edo izapidea ebazteari dagokionez. |
Erabiltzaleei egindako asebetetze-inkestak |
Urteko zergak (TMIZ edo ibilgailuena, OHZ, JEZ edo ekonomia-jarduerena…) borondatezko epean ordaindu ez dituzten zergadunei idatzi bat bidaltzea % 5aren errekarguarekin, premiamenduzko probidentzia eman baino lehen ordain dezaten. |
Gutunen jarraipena |
Zergadunek eskatutako ziurtagiriak 7 eguneko epean izapidetzea. |
Ziurtagirien jarraipena, zenbakizkoa |
Kasuen % 90ean, 45 eguneko epean txostena ematea, Tokiko Gobernu Batzarrak luzapenak eta zatikatzeak ordaintzeko baimenak eman ditzan. |
Txostenen jarraipena, zenbakizkoa |
Ordainketa zatikatuen sistema berezia (OHZ eta TMIZ) ematea, eskaera-unean bertan, aurrez aurre, hala eskatzen duten zergadunei eta Ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituztenei. Beste bide batzuetatik egindako eskaerei gehienez 5 eguneko epean erantzutea. |
Onartu eta ez onartutakoen jarraipena, zenbakizkoa |
Aldizkako ordainagiri helbideratuak borondatez ordaintzeko aldiaren azken egunean kobratzea bermatzea zerga-egutegia betetze aldera. |
Aldizkako ordainagiriak kobratzeko dataren jarraipena |
Zerga egutegia ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren 2a baino lehen argitaratzea. |
Zerga egutegiaren argitalpenaren jarraipena |
Kasuen % 90ean, jasotako erreklamazio eta errekurtso guztiei 45 eguneko epean ebazpena proposatzea. |
Erreklamazioen eta errekurtsoen proposamenaren jarraipena, zenbakizkoa |
Konpromisoen betetze-maila
Gure konpromisoen betetze-mailaren jarraipena egingo dugu, eta horretarako, hainbat adierazle ezarri. Datuak hiru urtez behin jaso eta aztertuko ditugu, eta behar diren ondorioak aterako. Jarraipen horri dagokion informazioa Eibarko Udalaren web-orrian argitaratuko da.
Aitortutako konpromisoen ez betetzeak konpentsatzeko har daitezkeen neurriak
Diru-bilketa zerbitzuarenak ez diren arrazoi ez ohikoak direla-eta konpromisoak behar bezala betetzen ez badira, ahalik eta arinen hartuko dira beharrezko neurriak, erabiltzaileek eraginik jaso ez dezaten.