Zer eskaintzen dugu?
Beste dokumentu-iturri batzuen inguruko argibideak eta aholkuak ematea.
Kontsultak: Udal Artxiboan bertan. Artxiboak zortzi ikerlarirendako ikerketa-gela du; mikrofilmeak irakurtzeko irakurgailu-erreproduzigailua eta artxiboko fondoak kontsultatzeko propio jarritako ordenagailu bat.
Dokumentuak kontsultatu ahal izateko beharrezkoa da:
1. 16 urtetik gorakoa izatea, programa didaktikoetan parte hartzen duten taldeen kasuan izan ezik.
3. NANa, pasaportea edo identifikatzeko beste edozein agiri baliokidea aurkeztea, 1266/2006 Errege Dekretuak ezarritakoa betez.
4. Interesatua dela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztea, sarbide mugatua edo murriztua duten dokumentuak kontsultatu ahal izateko.
5. Dokumentuak kontsultatzeko eskaera-inprimakia betetzea, non erabiltzailearen datuak ematen baitira.
Aholkatzen dizuegu behar duzuen Informazioa lokalizatzeko lagungarri diren datu edo dokumentu guztiak gure esku jartzea.
Arau orokor gisa, erreprodukzioa kopia digital bidez egingo da, bai Udal Artxiboak berak eginda, bai erabiltzaileak eginda Artxiboaren egoitzan.
Argazkien erreprodukzioa eskatzeko, udal artxiboaren irudiak erreproduzitzeko eskabidea bete beharko da, eta bi kanaletako bat erabilita tramitatu, aurrez aurre herritarren zerbitzurako bulegoan edo posta elektronikoz artxiboa@eibar.eus helbidera bidalita.