Berdintasuna
Zerbitzu honek banakako arreta eskaintzen du; Emakumeen eta Gizonen Udal Berdintasunerako V. Plana kudeatzen du, eta Andretxearen bidez berdintasuna sustatzen du.
1.- Bikote-harremanaren banantze- eta/edo dibortzio-egoeran dauden pertsonentzako informazio- eta aholkularitza-zerbitzua.
2.- Indarkeria matxistaren biktimentzako informazio-, aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua:
- Genero-indarkeriaren biktimaren egiaztagiria.
Egiaztagiria lortzeko balorazioa eta izapidetzea egiten da, eta agiria Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Departamenduaren Gizarte Gaietako Zuzendaritzak ematen du.
- Indarkeria matxistaren eta sexu-indarkeriaren ondoriozko laguntza psikologikoa.
Kasuaren balorazioa egiten da eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zerbitzura bideratzen da.
- Indarkeria matxistaren ondoriozko laguntza soziojuridikoaren eskaera.
Kasuaren balorazioa egiten da eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zerbitzura bideratzen da.
- Laguntza ekonomikoa
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako dirulaguntzaren balorazioa eta tramitazioa egiten da; Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza bat da.
- Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako harrera-pisua.
Larrialdiko harrera-zerbitzu bat da indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei zuzendua. Baloratzen da ea sartzeko baldintzak betetzen diren eta, hala badagokio, sarbidea kudeatzen da.
- Larrialdiko bizilekua.
Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako larrialdiko ostatu-zerbitzua. Biktimek baldintzak betetzen badituzte, zerbitzua Udaleko langileen (Gizarte Zerbitzuak, Udaltzaingoa) eta Ertzaintzaren bidez eskuratzen da. Ostatuko arduradunekiko eta inplikatutako erakundeekiko (Ertzaintza…) koordinazioa kasu bakoitzaren araberakoa da.
3.- Aholkularitza, sentsibilizazio, hezkuntza eta prebentzio programak eta zerbitzuak:
- Afektibitate- eta sexu-hezkuntzako programa udal ikastetxeetan. Ikasgeletan honako balioak lantzen dira, besteak beste, berdintasuna, errespetua, sexu-aniztasuna...
- Emakumeak Ahalduntzeko Eskola: 2005etik aurrera, urtero eskaintzen dira ikastaroak, tailerrak, Word kafetegiak, solasaldiak... eta prebentzioaren garrantzia azpimarratzen da.
- Jabekuntza Eskolan ahalduntze gune kolektiboak ere eskaintzen dira ikasturte osoan.
- Egun garrantzitsuen inguruko urteko programak: Martxoaren 8a: “Emakumearen Nazioarteko Eguna”; maiatzaren 17a: “Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna”; ekainaren 28a: “LGBT (lesbianak, gayak, bisexualak, transexualak)” eta azaroaren 25a: “Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Eguna”.
4.- Emakumeen Mahaian parte hartzen duten elkarteentzako dirulaguntzak, Eibarren berdintasunerako berariazko programak garatzeko.
5.- Andretxea
Udal Berdintasunerako Zerbitzuaren baliabide bat da, eta herritarrentzako gune ireki bat, Eibarren berdintasunaren eta tratu onen alde lan egiteko dugun helburuarekin bat datorrena. Gainera, topaketarako, kultura-aniztasunerako, emakumeen jabekuntzarako, elkartegintzarako eta herritarren partaidetzarako lekua da.