Gizarteratzea
Bazterketaren balorazioa
Bazterketa-egoeren mailaketa baloratzen da, eta eskatzaileak zerbitzu edo prestazio ekonomikora edo, beharren arabera, zerbitzu eta/edo prestazio ekonomikoen konbinaziora bideratzen dira, betiere horiek eskuratzeko baldintzak betetzen badituzte.
Gizarte-larrialdietarako laguntzak
GLLak izaera ekonomiko eta dirulaguntza erako prestazio ez-periodikoak dira, gizarte-bazterketako egoerak prebenitu, saihestu edo arintzeko beharrezkoak diren gastu espezifikoei (ohikoak edo bereziak) aurre egiteko balio dutenak, eta baliabide nahikorik ez duen bizikidetza-unitate batean dauden pertsonentzat dira.
Gizartean bazterturik dauden edo/eta arriskuan dauden pertsonei gizarte- eta hezkuntza-laguntza emateko programa.
Udal zerbitzu honen helburua da pertsonen autonomia pertsonal eta sozial handiagoa lortzea, trebetasunak landuz eta baliabide pertsonalak sustatuz, gizarte eta hezkuntza laguntzaren bidez.
Gizarteratze-ibilbideak eta orientazioa
Informazioa eta orientazioa ematea, baliabideak eskuratuz bizitza normalizatua ahalbidetzen duten prozesuak lantzeko.