Herritarrei indarrean dagoen plangintzaren eta tramitatzen ari denaren berri ematea.
Hirigintza planak tramitatzea, bai ekimen publikoaren bidez, bai partikularren ekimenez.
Hirigintza kudeaketa: kudeaketarako bitartekoak tramitatzea eta haiei buruzko informazioa ematea.
Hirigintza diziplina
Obrak egiteko baimenak tramitatzea, bai lizentzia bidez bai aurretiazko jakinarazpen bidez.
Bide publikoa eraikuntzako elementuekin —garabiak, etxolak, aldamioak…—, terrazekin —mahaiak, aulkiak, eguzkitakoak— edo salgaiekin —fruta-kaxak, loreontziak…— okupatzeko baimenak tramitatzea.
Jarduerak (saltokiak, tailerrak, tabernak...) hasteko eta jarduteko baimenak tramitatzea. Baimen horiek aurretiazko jakinarazpen bidez edo lizentzia bidez eman daitezke, segun eta zelakoa den jarduera eta sor ditzakeen enbarazuen arabera.
Hirigintzako kontsultei idatziz erantzutea.
Egoera txarrean dauden eraikinei ekiteko aginduak ematea eta aurri-espedienteak tramitatzea.
Obretan eta jardueretan legea betetzen dela kontrolatzea, salaketak, zigor-espedienteak eta abar tramitatuz.
Beste zeregin batzuk
EIT Eraikinen Ikuskapen Teknikoen txostenak tramitatzea.
Fatxadak konpontzeko eta/edo igogailuak jartzeko diru-laguntzak, igogailuak berriztatzeko eta zero kotara jaistekoak, auzo igogailuen mantentze-lanak egitekoak eta bestelako laguntzak tramitatzea.
Lursailak eta eraikinak banantzeko lizentziak, pasabideetarako lizentziak eta abar tramitatzea.
Arloaren artxiboan dauden planoen eta proiektuen kopiak ateratzea.