Herritarren eskubideak
Herritar guztiek honako eskubide hauek dituzte:
- Agintari publikoek dituzten ingurumen-informazioa eskuratzea, zertan erabiliko den azaldu beharrik gabe.
- Legeek ematen dituzten eskubideen gaineko informazioa eta eskubide horiek baliatzeko aholkularitza jasotzea. Laguntzea jasotzea informazioa bilatzeko orduan.
- Eskatutako informazioa jasotzea legeek ezarritako gehieneko epeetan.
- Informazioa lortu nahi den forma edo formatua aukeratzea: formatu elektronikoan, kopia paperean, eta abar.
- Jakitea zergatik ez zaien informazio osoa edo partziala ematen, edo zergatik luzatzen den erantzuna jasotzeko epea, eta baita zergatik ez zaien informazioa ematen eskatutako moduan edo formatuan.
- Eskatutako informazioa jasotzeko exijitzen diren tasen eta prezioen zerrenda ezagutzea, baita zein diren ordaintzeko edo ez ordaintzeko inguruabarrak ere.
- Modu eraginkor eta errealean parte hartzea ingurumenean zehar zuzenean edo zeharka eragiten duten gaien inguruko erabakiak hartzeko, baldin eta haiek lantzea eta onartzea administrazio publikoei badagokie.
- Parte hartu ahal izateko bidezkoa den informazioa behar besteko denborarekin eskuratzea.
- Tratu atsegin eta adeitsua jasotzea.
- Zerbitzua aukeratutako hizkuntza ofizialean jasotzea (euskaraz edo gaztelaniaz).