Portalea
Eraikinak zortzi mila metro koadro ditu eta hementxe dituzu herriko kultura-, gizarte- eta euskara-zerbitzuak.
Industria-arkitektura arrazionalistaren aldikoa da eraikina, eta garai batean AYA (Aguirre y Aranzabal) arma fabrika egon zen bertan. Lekua moldatzeko eta azpiegitura soziokulturala jartzeko proiektua José Manuel Muñagorri, Javier Marquet eta Luis M. Zulaica arkitektoek egin zuten.
Kultura: Juan San Martin liburutegia, erakustaretoa, areto nagusia, bilera gelak, dantza aretoa, tailerrak (sukaldaritza, argazkilaritza, grabatua, eskulangintzakoak), marrazketa eskola, zeramika eskola, Juan Bautista Gisasola Herriko Musika Eskola eta Armagintzaren Museoa.
Euskara: Udal Euskaltegia.
Gizartekintza (gizarte zerbitzuak).
PORTALEA
Bista Eder, 10
20600 Eibar
Tel. 943 708439
Kultura: kultura@eibar.eus Tel. 943 708435
Euskara: euskara@eibar.eus Tel. 943 700912
Gizartekintza: gizartekintza@eibar.eus Tel. 943 700912
LOKALAK ALOKATZEA: pegora@eibar.eus Tel. 943 708400 010
ORDUTEGIA
Astelehenetik barikura, 09:00etatik 21:30era.
Zapatuan, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 21:00etara.
Domekan eta jaiegunetan, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 21:00era.
UDAKO ORDUTEGIA
Uztailean, astelehenetik barikura, 09:00etatik 20:30era
Abuztuan, astelehenetik barikura, 09:00etatik 13:30era