Denden eta enpresen artxiboa
Herriko dendetako eta enpresetako arduradunen edo jabeen datuak biltzen dituen artxiboa dugu. Horri esker, gauza erraztu egiten zaigu jendea topatzeko premia dugunean (alarmak piztu direla, ura sartu dela, lapurretak...).
Datu-base hori egunean eduki behar da. Horregatik, dendaren edo enpresaren arduraduna aldatuz gero, Udaltzaingoari ahalik eta bizkorren esatea komeni.
Hemen duzu datu horiek jasotzeko edo lehendik emanda dauzkazun datuotan aldaketak egiteko agiria. Dokumentua bete ondoren, Udaltzaingoan utzi dezakezu edo helbide elektroniko honetara bidali: udaltzaingoa@eibar.eus.