Udalbatzak 2024ko apirilaren 29an egindako bilkuran hartutako erabakiak
2024/04/30
Besteak beste, ondorengo gaiak onartu ziren: Eibarko Udaleren I. Barne Protokoloa indarkeria matxistaren arloko udal- arreta eta –koordinaziorako; Eibarko jai eta aisialdiko guneetan eraso matxisten aurrean jarduteko Protokoloa; eta Eibarko IV. Elkarbizitza eta Aniztasun Plana 2024-2028.
2024ko apirilaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran ondorengo gaiak onartu ziren:
- 2024ko otsailaren 26ko eta martxoaren 21eko eta 25eko akten zirriborroak.
- Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
- Eibarko Udaleren I. Barne Protokoloa indarkeria matxistaren arloko udal- arreta eta –koordinaziorako.
- Eibarko jai eta aisialdiko guneetan eraso matxisten aurrean jarduteko Protokoloa.
- Eibarko IV. Elkarbizitza eta Aniztasun Plana 2024-2028.
- Hirigintzako aholkulari juridikoaren lanpostua betetzeko Lanpostuen Zerrendan iruzkin bat sartzea.
- Patricia Arrizabalaga Larrañaga andreak PSE-EE (PSOE) udal taldeko kideak, zinegotzi karguari uko egin izanaren berri ematea.
Bideoa:
Erlazonatutako dokumentua: