Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Laneratze arrakastatsua Eibarren eguzki-energia fotovoltaikoa instalatzeko programaren bidez

Argazkia:  pexels.com (Kindel Media).

Argazkia: pexels.com (Kindel Media).

2024/06/19

Helburua zen Eibarko 15 pertsonaren konpromisoa lortzea programarako, izan Lanbiden inskribatutako langabetuak edo lan prekarioa duten langileak. Programa Armeria Eskola Elkarteak sustatu du, Eibarko Udalaren laguntza ekonomikoarekin.

Eguzki-instalazio fotovoltaikoen instalazioaren eta muntaketaren arloan egin den laneratzeko programak erabateko arrakasta izan du. Langabeei zuzendutako proiektu honek bere helburuak bete ditu, eta prestakuntza teknikoaz gain, esperientzia praktiko baliotsua eta kontaktu-sare sendoa eskaini ditu.

Programaren helburu nagusia zera zen: laneratzea erraztuko zuen ekimen bat garatzea eguzki-energia fotovoltaikoaren sektorean.  Eibarko 15 langaberentzako pentsatua, egitasmoaren helburua ez zen soilik sistema fotovoltaikoen instalazioan eta muntaketan prestakuntza ematea; talde-lana, sormena eta ekintzailetza ere sustatu nahi ziren.

Azken urteotan, energia berriztagarrien aldeko sentsibilitatea handitzen joan da eskualdean, eta Armeria Eskola Elkarteak funtsezko papera jokatu du prozesu horretan.  Fotovoltaikoen programa honen bidez, zeinak 13.800 euroko dirulaguntza jaso zuen Udaletik, parte-hartzaileak ikasketa horietan motibatzea lortu da, eta, aldi berean, erreminta baliotsuak eskaini zaizkie beren ibilbide profesionaletan izango dituzten erronkei arrakastaz aurre egiteko. Horrela, errekurtso ez-berriztagarriak babesteko eta ingurumen-inpaktua arintzeko eskualdeak duen estrategiari ere lagundu zaio.

Lortutako enplegagarritasun-datuak positiboak dira, bereziki kontuan hartuta parte-hartzaile gehienak gizarte-bazterketako arriskuan zeudela. Jaso duten formakuntzak nabarmen hobetu ditu haien gaitasun teknikoak zein zeharkakoak, eta aukera eman die enplegu-aukera hobeak izateko.

Programaren alderdi azpimarragarrienetako bat kontaktu-sarea izan da. Parte-hartzaileek aukera izan dute proiektuaren irakasle eta arduradunengandik ikasteko, eta konfiantza-giro bat sortu da denen artean, lankidetza eta ezagutzaren trukaketa erraztu duena. Giro horri esker, parte-hartzaileek elkar ezagutu eta elkarri lagundu diote garapen profesionalean.

Azkenik, ikasleen asebetetzea ezagutzeko asmoz, “Kalitatea Ebaluatzeko Galdetegi” bat egin zaie.  Galdetegi horri esker, ikasleek hezkuntza-programaren funtsezko hainbat arlori buruz duten iritzia jaso da.  Lortutako emaitzek ebaluatutako eremu bakoitzeko batezbesteko haztatua islatzen dute.

Ikasleek, 8,2ko batez besteko puntuazioa eman diote ikastaroaren edukiari eta diseinuari, eta egokitzat jo dute prestakuntza beren beharrizanetarako. Irakasleen gaitasuna ere nabarmendu egin da, 8,8ko puntuazioa lortu baitute, eta horrek erakusten du emandako gaietan ezagutza-maila handia dutela.

Ikastaroaren ordutegiaren egokitasuna, 9,3ko kalifikazioarekin, ondoen baloratu den alderdietako bat izan da, horrek ikasleen asistentzia erraztu duelako. Emandako dokumentazioa eta materialak egokitzat jo dira, eta 8,1eko puntuazioa jaso dute.

Enpresako praktikek, aldiz, modu positiboan ikusi arren, ez dute hain balorazio altua  jaso, eta puntuazioa 7,9ko batez bestekoa izan da. Azkenik, programaren balorazio orokorrak 9,2ko puntuazioa lortu du, eta horrek ikasleak pozik geratu direla islatzen du.

Ikasleen % 43k (7 pertsonek) formakuntza jasotzen jarraitzen dute eta 4k. Datu hori positiboa da, kontuan hartuta prestakuntza ordu gutxikoa zela eta  harekin ez zela lortzen sektoreko enpresek baldintza gisa eskatzen zuten Arriskuen Prebentzioa eta Alturako Lanak ikastaroa.