Errespetuz eta begirunez jokatzea Gazteria Zerbitzuko langileekin, hezitzaileekin eta beste erabiltzaileekin.
Ezarritako ordutegiak errespetatzea.
Barne arauak errespetatzea.
Matrikulazio-datak errespetatzea.
Gestioak eta tramiteak egiteko beharrezko dokumentu eta datuak epearen barruan ematea.
Ekipamenduak egoki eta zuzen erabiltzea eta espazioak eta ekipamenduak errespetatzea.
Norbere datuetan aldaketak egin badira, horien berri ematea datu-basea gaurkotzeko: helbidea, telefono-zenbakia, ibilgailua, bankua edo helbideratzeko kontu-korrontea, jabetza berri bat, etab.