e-reader mailegua
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Erabiltzaileak informazio mahaian eskatuko du zerbitzua, eta honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
- Irakurgailu elektronikoaren maileguaren eskaera-orria behar bezala beteta eta sinatuta.
- NANa edo baliokide den dokumentua.
- Liburutegiko karneta.
ERABILERA BALDINTZAK
- Zerbitzu hau 18 urtetik gorakoek soilik erabil dezakete.
- Mailegua 21 egunetarako egingo da, eta ezingo da berritu. Erabili eta gero, mostradorean utzi beharko da.
- Erreserbak egin daitezke.
- Erabiltzaileak ezin izango du irakurgailuaren programaren konfigurazioa ukitu edo aldatu.
- Erabiltzaileak izango du gailuaren eta bere osagarrien ardura maileguan duen bitartean, eta hartutako egoera berean itzuli beharko du. Erabiltzaileak irakurgailuaren funtzionamenduan edozein anomalia antzematen badu, berehala adieraziko dio Liburutegiko beharginari.
- Zigor-arrazoiak eta ondorioak:
- Gailua eta bere osagarriak berandu itzultzea: berandutze egun bakoitzeko egun bateko zigorra izango du mailegu zerbitzuan.
- Irakurgailua edota bere osagarriak ez itzultzea: erabiltzaileak irakurgailua edota osagarriak berrezarri behar izango ditu. Galdu edo lapurtua izanez gero, materiala berria ekarri behar izango da. Merkatuko prezio orientatiboa: eReader 150 € eta funda 25 €.
- Aparatuaren konfigurazioan aldaketak egitea: mailegu zerbitzua ezin izango da bi hilabetean erabili.
- Erabilera txarraren ondorioz kalteak eragitea: materiala mailegatutako baldintza berdinetan itzuli behar da.
Liburutegiak beharrezkotzat jotzen dituen ekintzei heltzeko eskubidea hartzen du bere gain, araudi hori betetzen ez bada.