Ikasgela
Juan San Martin liburutegiko gela hau bakarka ikasteko eta taldean lan egiteko lekua da.
Gela hau erabiltzeko bete beharreko jarraibideak:
- 16 urtetik gorakoa izatea
- Talde-lanerako erabiltzen denean, beste pertsona batzuei ikasteko edo lasai irakurtzeko aukera ematen dien ahots-tonua erabiltzea
- Altzariak eta instalazioak egoera ezin hobean mantentzea, kalterik egiteke eta modu txarrean erabiltzeke
- Gelaren barruan ura bakarrik hartu ahal izango da. Beste elikagai batzuetarako, irten ikasgelatik
- Gelan ezin izango dira 36 pertsona baino gehiago egon
Gela hau bideo-zaintzako sistema batek kontrolatzen du. Erabiltzaileei ez zaie portaera desegokirik onartuko.
Erabiltzaileek bidezkotzat iruditzen zaizkien iradokizunak egin ahal izango dituzte espazio honen funtzionamendua hobetzeko.