Beren duintasun pertsonalean errespetatuak izatea eta tratu egokia jasotzea.
Beren eskola-errendimendua objektibotasun-irizpideekin baloratua izatea.
Ekimenak, iradokizunak edo erreklamazioak egin ahal izatea zuzendari pedagogikoaren edo irakasleen aurrean.
Ezarritako ordutegi akademikoa errespetatua izatea, eta irakaskuntza-jarduera etenez gero, horren berri ematea, eta, hala badagokio, irtenbide egokia bilatzeko egoera planteatzea.
Aldian behin beren ikasketen bilakaerari buruzko informazioa jasotzea.
Kalitatezko irakaskuntza bat jasotzea, Eskolako arauen arabera.