Erabiltzaileen betebeharrak
Hauxek izango dira Udal Euskaltegira hurbiltzen diren hiritarren betebeharrak:
- Bai beste erabiltzaileekin eta bai langileekin jarrera zuzena eta egokia izatea. Errespetuz jokatzea.
- Barne-arauak betetzea.
- Euskaltegiko instalazioak eta baliabideak zuzen eta egoki erabiltzea.
- Matrikulatzeko behar den dokumentazioa epearen barruan aurkeztea.
- Tasak ordaintzea.
- Harremanetarako datuak aldatuz gero, horien berri ematea Idazkaritzan.