Erabiltzaileen eskubideak
Honako hauek izango dira Udal Euskaltegira hurbiltzen diren hiritarren eskubideak:
- Ikaslea ikasprosezuan inplikatzea.
- Kalitatezko irakaskuntza jasotzea.
- Instalazioa eta bestelako baliabideak egoera onean izatea.
- Informazio zuzena, argia, zehatza, gardena eta egokia jasotzea.
- Berdintasunez, egokitasunez eta modu pertsonalizatuan hartua izatea. Errespetuzko tratua eta atsegina jasotzea.
- Nork bere ikasketa prozesuaren berri izatea.
- Euskaltegiak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz jasotzea, eta beharrezkoa balitz gaztelaniaz.
- Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak bideratzeko aukera eta erantzuna jasotzea.
- Indarrean dagoen legearen arabera datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta pribatutasuna bermatua izatea.