Indalecio Ojanguren XXXVII. Argazki Lehiaketa 2024
06/2024 ARGIZAIOLA LEHIAKETAREN SAILKAPENERAKO BALIAGARRIA - Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkartearen Sariak Euskal Herriko argazkilariei. Eibarko Udalak, Klub Deportiboaren laguntzaz, 2024ko Indalecio Ojanguren XXXVII. Argazki Lehiaketarako deia egiten du.
1.- PARTE-HARTZAILEAK
Nahi duten guztiak.
2.- GAIA
Norberaren aukeran.
3.- LANAK
Gehienez 3 argazki zuri-beltzean eta 3 koloretan parte-hartzaile bakoitzeko, beste edozein lehiaketatan saritu gabeak.
4.- IZEN-EMATE ESKUBIDEAK
Doakoak.
5.- AURKEZPENA ETA BIDALKETA
Lanak 40 x 50 cm.-ko kartulinarekin edo kartoiarekin indartuak aurkeztu beharko dira, eta argazkiak gehienez ere 30 x 40cm.-koak izan beharko dira. Lan bakoitzaren atzealdean lanaren izena zein den azaldu beharko da. Egile bakoitzak izen berbera jarri beharko die aurkezten dituen argazki guztiei. Argazkiak hurrenkera jakin batean ikustea nahi izanez gero, zenbakituta aurkeztu beharko dira, zenbakia argazkiaren atzealdean adieraziz.
Kartazal itxi batean, bidalketaren kanpoaldean itsatsita, egilearen datu hauek adieraziko dira: izena, abizenak, NAN - AIZ, posta-helbidea eta helbide elektronikoa, bidalitako bildumak (ZURI-BELTZEAN eta KOLORETAN), telefonoa eta, hala badagokio, zein elkarte edo argazkigintza-kolektibokoa den.
Kartazal horren identifikazio bakarra lanen leloa izango da.
Lanak helbide honetan entregatuko dira:
EIBARKO UDALA
KULTURA ARLOA
INDALECIO OJANGUREN XXXVII. ARGAZKI LEHIAKETA
PORTALEA - Bista Eder, 10
20600 Eibar (Gipuzkoa)
Posta bidezko bidalketak ziurtatuak eta gasturik gabekoak izango dira.
6.- EPAI-MAHAIA
Argazkigintzan ospe handia duten hiru pertsonak osatuko dute gutxienez. Izenak bere garaian ezagutaraziko dira.
7.- ERABAKIA
Epaiaren saioa publikoa izango da, eta nahi duen orok parte hartu ahal izango du. Erabakia ukaezina izango da eta www.eibar.eus udal webgunean argitaratuko da.
8.- ERAKUSKETA
Sarituak izan diren lanak Udalaren Portaleko Erakusketa Aretoan erakutsiko dira. Gainontzekoen artean ere, batzuk aukeratuko dira ikusgai ipintzeko.
9.- KATALOGOA
Saritutako lanekin katalogo bat argitaratuko da. Bertan, nortzuk parte hartu duten ere azalduko da eta parte-hartzaile bakoitzari bidaliko zaio.
10.- LANEN ITZULKETA
Saritzen diren lanak Udalaren esku geldituko dira eta Udalak lanak erabiltzeko eta argitaratzeko eskubideak gordeko ditu, baina hori bai, beti norenak diren aipatuz.
Saritu gabeko lanak, erakusketa itxi eta 60 egunen buruan itzuliko dira.
11.- OHARRAK
- Egile bakoitzak ezingo du sari bat baino gehiago jaso.
- Antolatzaileek lanak ongi zainduko dituzte, baina ezustean kalteren bat gertatuko balitz ez dute inongo erantzukizunik hartuko.
- Epaimahaiak ahalmena du oinarri hauek ulertzerakoan izan daitekeen ezusteren baten aurrean erabakirik egokiena hartzeko.
- Argazki guztiak osorik egileak egindakoak izan beharko dira eta ezin izango dute izan egilearenak ez diren elementurik.
- Ez dira onartuko Adimen Artifizialak zati batean edo osorik sortutako obrak.
- Erakundeak eskubidea izango du arau hau betetzen ez duen edozein irudi baztertzeko. Horretarako, eskura dituen bitarteko guztiak erabil ditzake, teknologikoak izan edo ez, eta, hala badagokio, argazkia deskalifikatu ahal izango du, baita saritu ondoren ere.
- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.
12.- EGUTEGIA
- Lanak aurkezteko epea: 2024ko irailaren 2tik 30era.
- Erabakia: 2024ko urriaren 5a.
- Sari-banaketa: 2024ko urriaren 25a.
- Erakusketa: 2024ko urriaren 25etik azaroaren 17ra.
13.- SARIAK
Ohorezko Saria Argazki bilduma onenari:
Koloretan edo zuri-beltzean: 1500 €, garaikurra eta Portalean erakusketa egiteko aukera.
“Indalecio Ojanguren” Sariak:
- Lehen mailako 4 sari.
- Koloretan edo zuri-beltzean.
- Argazki solteei: 300 €.
Euskal Herriko sariak:
Koloretan edo zuri-beltzean, argazki solteei.
- Lehenengoari: 300 €.
- Bigarrenari: 250 €.
- Hirugarrenari: 200 €.
Herriko Sariak:
Koloretan edo zuri-beltzean, argazki solteei.
- Lehenengoari: 150 € eta garaikurra.
- Bigarrenari: 125 €.
- Hirugarrenari: 100 €.
8 eta 16 urte bitarteko partehartzaileen argazki onenari saria: 100 €.
14.- INFORMAZIOA
EIBARKO UDALA
KULTURA ARLOA
PORTALEA - Bista Eder, 10
20600 Eibar
Tel. 943 708 435
Emaila: kultura@eibar.eus
Deskargatu dokumentuak |
---|
Oinarriak Ikusi | Deskargatu ( PDF, 486 KB) |