Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

“Berrerabili eta Berrasmatu” tailerrak (2024-02)

“Berrerabili eta Berrasmatu” tailerrek egunerokoan erabiltzen ditugun objektu zein materialen berrerabilera eta konponketa sustatzeko beharrezko ezagutza, teknika eta erremintak eskaintzen dituzte. Modu honetan hauen balio erantsia gehitzen da, bizitza baliagarria luzatu eta hondakin kopurua murrizten laguntzen da.

Tailerrak urriak 22 eta abenduak 4 bitartean egingo dira.

Kudeaketa-erakundea: Eibarko Udaleko Ingurumen Saila.

Hartzaileak: tailer guztiak helduentzat dira.

Tailerrei buruzko informazio praktikoa:  “Tailerren katalogoa” dokumentuan kontsultatu zenezake (orri honen bukaeran)

Izena emateko epea: tailerretan izena emateko epea irailak 23 eta urriak 3 bitartean (biak barne) egongo da zabalik.

Aurrematrikula egiteko bi modu daude: Pegoran edo elektronikoki, ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/berrerabilietaberrasmatu2024-02

Berritasun gisa, onartutako pertsonek urriaren 8tik urriakak 15era egingo dute matrikula, Udalaren web-orriko "Ikastaroak, lehiaketak eta tailerrak" atalean eskuragarri dagoen inprimakia betez. Matrikula Pegora Herritarrentzako Zerbitzuaren Bulegoko sarrerako ate ondoko postontzian utzi beharko da, (astelehenetik igandera, 7:30etik 21:30era). Matrikula ez aurkezteak plaza galtzea ekarriko du.

Plaza mugatuak dira eta pertsona bakoitzak gehienez 3 tailerretan eman ahal izango du izena.

Kudeaketa eta funtzionamendu arauak: “Fitxa informatiboa” dokumentuan kontsultatu ditzakezu (orri honen bukaeran)

Informazio gehiago:

ingurumena@eibar.eus / 943 70 84 08

Deskargatu dokumentuak
Tailerren katalogoa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 2833 KB)
Matrikula orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 101 KB)
Informazio fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 19 KB)