Errezibo ordainduen frogagiria
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
- Deskargatu dokumentuak
Deskripzioa: Udalak luzatutako erreziboak ordainduta dituzula frogatu behar baduzu eta erreziboa galdu baduzu, erreziboaren kopia edo aldakia eskuratzeko aukera duzu. Errezibo ordainduen frogagiriak, agiria egin den egunean, erreziboa ordainduta dagoela erakusten du.
Errezibo ordainduen frogagiria nola lortu:
- Autozerbitzuko terminalean, PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoko sarreraren ondoan kokatuta dagoena.
- Bertaratuta: frogagiria bertara etorrita lortzeko, PEGORAra etorri behar zara (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta ondoren adierazten den dokumentazioa aurkeztu:
- Titularraren NANa, erreziboarena alegia (trakzio mekanikoduneko zerga, onibarrena, jarduera ekonomikoena).
- Erreziboa eskatzen duen pertsona ez bada informazioaren titularra, informazioaren titularra ez den beste pertsona bati informazioa entregatzeko baimena behar bezala beteta eta baimena eman duen pertsonaren NANaren fotokopia edo aldakia ekarri.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Informazioaren titularra ez den beste pertsona bati informazioa entregatzeko baimena Ikusi | Deskargatu ( PDF, 170 KB) |