Ordainketa-erreziboa
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
- Tramite hau telefonoz egin daiteke
- Deskargatu dokumentuak
Deskripzioa: aldez aurreko jakinarazpena izaten duten kitapenei dagozkien erreziboak ordaintzeko, hau da, helbideratzeke daudenak eta helbideratuta egon arren bankuek itzuli dituztenak, ondoren aipatuko diren erakunde laguntzaile hauengana jo behar da, ordainketa-erreziboa eskuan dela:
Erakunde laguntzaileak: Kutxabank, Laboral kutxa, Banco Sabadell-Guipuzcoano, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Santander, Bankoa, Caja Rural de Navarra eta La Caixa.
Udalak berak bidaltzen du dokumentu edo errezibo hori zordunaren edo zorraren titularraren helbide fiskalera.
Agiri edo dokumentu hori eskura eduki ezean, zorretan dagoenak edo ordainketa egin nahi duen beste edozein pertsonak, PEGORAri, Herritarren Zerbitzurako Bulegoari eskatu behar dio.
Tramitatzailea: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Nola eskatu ordainketa-erreziboa:
- Telefono bidez: eskaera telefono bidez egiteko PEGORAra deitu behar da (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa). Telefonoa: 943 70 84 00. PEGORAk eskaera egin duen pertsonaren datuak egiaztatu ondoren ordainketa-erreziboa etxera bidaliko du, erreziboan azaltzen den bizilekura.
- Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, PEGORAra (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) etorri behar zara eta nortasuna egiaztatuko duen dokumentua aurkeztu (NAN, AIZ, pasaportea, egoitza-baimena...). Ordainketa-erreziboa eskatzen duen pertsona erreziboaren titularra ez bada, informazioaren titularra ez den beste pertsona bati informazioa entregatzeko baimena behar bezala beteta aurkeztu behar da, erreziboaren titularraren nortasuna egiaztatuko duen dokumenturen baten fotokopiarekin lagunduta (NAN, AIZ, pasaportea, egoitza edo bizileku-baimena...).
Deskargatu dokumentuak |
---|
Informazioaren titularra ez den beste pertsona bati informazioa entregatzeko baimena Ikusi | Deskargatu ( PDF, 170 KB) |