Informazio ulergarria eta argia jasotzeko eskubidea.
Kexa, iradokizun eta erreklamazioak egiteko eskubidea.
Tratu atsegina eta errespetuzkoa jasotzeko eskubidea.
Ariketak hautagaiak aukeratutako hizkuntza ofizialean (euskaraz edo gaztelaniaz) egiteko eskubidea, test psikoteknikoak izan ezik (jabetza intelektualeko arrazoiak).
Gainerako hautagaien aukera eta baldintza berberak izateko eskubidea hautaketa prozesu osoan zehar.
Nolabaiteko egokitzapenak behar dituen hautagai desgaituak dagozkion laguntzak izateko eskubidea.