Zerbitzuen karta: Udal zergak
Udal zergak zerbitzua Kontu-hartzailetza Unitatearen barruan dago kokatuta.
Misioa:
Udal zergak eta prezio publikoak kudeatzea, likidatzea eta berrikustea, Udalak bere helburuak betetzeko behar dituen diru-sarrerak eskuratzeko. Halaber, horiei buruzko informazio zehatza ematea.
Bisioa:
Zergadunei zerbitzu publiko berritzailea eta kalitatezkoa eskaintzea, egiten diren gestioen berri emanez, zerga-betebeharrak betetzea erraztuz eta administrazio izapideak sinplifikatuz.
Balioak:
Ondoko balioak dira gure portaeraren eta jardueraren gidari:
- Zintzotasuna.
- Erantzukizuna.
- Efizientzia.
- Parte-hartzea.
- Gardentasuna.
- Konfidentzialtasuna eta profesionaltasuna.
- Legaltasuna.
- Berrikuntza.
Arduradunak:
- Arduradun politikoa: Ana Telleria Echeverria
- Arduradun teknikoa: David García Castro
- Zerbitzuaren arduraduna: Elixabet Moreno Carballo
Hainbat datu:
Telefonoa: 943 70 84 12
Helbidea: Untzaga plaza 1 – 20600 EIBAR (Gipuzkoa)
Helbide elektronikoa: zergak@eibar.eus
Web-orria: www.eibar.eus
Bulego ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:00
- Astelehen arratsaldeetan: 16:30 - 19:15 (urria-ekaina)
Planoa:
GPS Koordenatuak:
X= 542903.6300
Y= 4781635.3700