Konpromisoak
KALITATEA SUSTATZEKO KONPROMISOAK:
|
KONPROMISOEN ADIERAZLEAK (Nola neurtuko dugu) |
Zerbitzuaren erabiltzaileei 4ko asebetetze-maila orokorra ziurtatzea, 0tik 5era doan eskala batean, jasotako tratuari eta kontsulta edo izapidea ebazteari dagokionez. |
Zergadunei egindako asebetetze-inkestak. |
Helbide fiskalaren aldaketa bi eguneko epean egitea. |
Helbide fiskalaren aplikazioaren jarraipena, zenbakizkoa. |
Kasuen % 90ean, 60 eguneko epean zerga-onuren proposamena bideratzea. |
Zerga-onuren proposamenaren jarraipena, zenbakizkoa. |
Kasuen % 90ean, jasotako erreklamazio eta errekurtso guztiei 60 eguneko epean ebazpena proposatzea. |
Erreklamazioen eta errekurtsoen proposamenaren jarraipena, zenbakizkoa. |
Katastroan egin behar diren aldaketak Gipuzkoako Foru Aldundiari 15 eguneko epean jakinaraztea. |
Katastroan egin beharreko aldaketen jarraipena, zenbakizkoa. |
Erabiltzaileek eskatutako egiaztagiriak 7 eguneko epean tramitatzea. |
Egiaztagirien jarraipena, zenbakizkoa. |
Udalbatzak behin-behineko onetsi dituen ordenantza fiskalak web-orrian argitaratzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egun beretik, alegazioak aurkezteko epeak zehaztuta. |
Udalbatzak behin-behineko onetsi dituen ordenantza fiskalak web-orrian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean zein egunetan argitaratu diren egiaztatzea. |
Konpromisoen betetze-maila
Gure konpromisoen betetze-mailaren jarraipena egingo dugu, eta horretarako, hainbat adierazle ezarri. Datuak hiru urtez behin jaso eta aztertuko ditugu, eta behar diren ondorioak aterako. Jarraipen horri dagokion informazioa Eibarko Udalaren web-orrian argitaratuko da.
Aitortutako konpromisoak ez betetzeak konpentsatzeko har daitezkeen neurriak
Udal zergak zerbitzuarenak ez diren arrazoi ez ohikoak direla-eta konpromisoak behar bezala betetzen ez badira, ahalik eta arinen hartuko dira beharrezko neurriak, erabiltzaileek eraginik jaso ez dezaten.