Erabiltzaileen betebeharrak
Erabiltzaileek ondoko betebeharrak dituzte:
- Egiazko eta beharrezko informazioa eman behar dute beharrak edo premiak ebaluatzeko.
- Barne araudia ezagutu eta bete egin behar dute.
- Elkarrekin bizitzeko eta elkar errespetatzeko arauak bete behar dituzte
- Pertsonak eta instalazioak errespetatu behar dituzte.
- Errespetatu egin behar dituzte eurei zerbitzua emateko esandako edota adostutako orduak eta egunak eta aurretiaz abisatu behar dute aurreikusitako datan ezin badira joan, zerbitzuari eragozpenik ez sortzeko.