2016: Amaitutako obrak
Espaloia Bustinduitarren kalean
Bustinduitarren 1. zenbakitik Ziriako Agirre kaleko bidegurutzeraino doan espaloia zolatu dute.
Enpresa esleipenduna: PROBISA, S.L.U.
Aurrekontua: 14.478,15€
Espaloia Errekatxun
Espaloi bat egin dute Errekatxu kaleko 6 eta 16 zenbakien artean.
Enpresa esleipenduna: PROBISA, S.L.U.
Aurrekontua: 43.290,11€
Espaloia Julian Etxeberrian (Correos inguruan)
Espaloiaren zolaketa berritu dute Julian Etxeberria 1 eta 3 zenbakien artean.
Enpresa esleipenduna: PROBISA, S.L.U.
Aurrekontua: 28.435,91€
Espaloia Polonia Etxeberrian
Polonia Etxeberria kalearen eta Urki auzoko igogailuaren artean espaloia egin dute.
Enpresa esleipenduna: URRE, S.A.
Aurrekontua: 16.079,97 €
Espaloia Arrate Biden
Arrate Bide kaleko 16 eta 20 zenbakien artean espaloia egin dute.
Enpresa esleipenduna: CONSTRUCCIONES MORGA, S.L.
Aurrekontua: 29.414,98€
Drainatze-tutua Mogelen
Drainatze-tutua ipini dute J.A. Mogel auzoko 1etik 12ra dauden eraikinen osteko fatxadan eta kaltetutako espaloiaren zolaketa berritu dute.
Enpresa esleipenduna: CONSTRUCCIONES ARTZAMENDI, S.A.
Aurrekontua: 88.485,46€
Jazinto Olabe ludotekarako lokala
Jazinto Olabeko 1. zenbakian dagoen lokala ludoteka bihurtu da. Eraberritze-lanekin, lokala birbanatu eta egokitu da eta honako gune hauek sortu dira: bi gela handi, sukaldea, bulegoa, biltegi handia eta lau logela berri. Mendebaldeko fatxada berritu da eta lokalaren baldintza termikoak hobetu dira
Enpresa esleipenduna: EL CORTE INGLÉS, S.L.
Aurrekontua: 134.985,23 €
Arane plaza berritzea
Plazan berrantolatze-lanak egin dituzte eta lorategi bat ere egin dute. Inpermeabilizazio-lanak egin dira TEIMLAM sistemarekin eta LED teknologiako kale-argiak edo farolak jarri dira.
Enpresa esleipenduna: OBRAS ESPECIALES DE GIPUZKOA, S.A.
Aurrekontua: 614.529,30 €
Eibarko Bizikleta Plaza eraberritzea
Eibarko Bizikleta Plaza osorik eraberritu eta berrurbanizatu da. Plaza poliureekin zolatu dute, argiteria publikoa ipini dute LED teknologiarekin, hiri-altzariak ordezkatu dituzte, eta barandaren ordez diseinu berriko beste bat jarri da.
Enpresa esleipenduna: VICONSA, S.L.
Aurrekontua: 295.214,16 €
Kanpoko igerilekuak eraberritzea
Ipuruako kanpoko igerilekuetako aldagelen eraikinaren beheko solairua eraberritu dute, bertako instalazioak indarrean dauden arauetara egokituz. Aldagelen eta komunen banaketa berria egin da. Kanpoko arotzeria aldatu da eta instalazio elektrikoa, megafonia eta suteen aurkakoa berriztu dituzte.
Enpresa esleipenduna: EL CORTE INGLÉS, S.L.
Aurrekontua: 239.794,97 €
Egigurentarren plaza eraberritzea
Proiektuaren xede nagusia izan da Egigurentarren plazaren zoladura berritzea. Zoladura eraberritzeak aukera eman du plazaren antolaketa aldatzeko eta argiteria publikoaren instalazioa birmoldatzeko; halaber, aukera eman du irisgarritasun- eta drainatze-arazoak konpontzeko.
Enpresa esleipenduna: INICIATIVAS PARA LA CONSTRUCCIÓN Y OBRA CIVIL, S.L.
Aurrekontua: 581.053,33 €
Eusko Jaurlaritzarekiko hitzarmen bidez finantzatutako obra
Bidebarrietako lorategiak eraberritzea
Proiektuaren helburua izan da arrapalak sortzea Bidebarrieta kaleko hiru lorategien osteko fatxadetako atarietara sartzeko, eta lehen bi lorategietako zoladura erabat berritzea -lorategi horiek erdiko zoladura hareazkoa dute-. Argiteria aldatu eta hobetu da, eta lorategiak eta ureztatzea birmoldatu egin dira. Azkenik, zoru guztia jaso zenez eta bi guneen saneamendua eraikinen azpitik doanez eta aspaldikoa zenez, hura ere eraberritu egin dute.
Enpresa esleipenduna: ASFALTADOS Y CONSTRUCCIONES MORGA, S.L.
Aurrekontua: 326.797,68 €
Eusko Jaurlaritzarekiko hitzarmen bidez finantzatutako obra
Urkizu pasealekuan 4-16 zatiko espaloia zabaltzea
Urkizu Pasealekuan, 4 eta 16 zenbakien arteko espaloia handitu egin da. Espaloia 1,75 m-tik 3 m-ra pasatu da.
Enpresa esleipenduna: MURGIL ERAIKUNTZAK, S.L.
Aurrekontua: 42.927,18€
Igogailua Eulogio Garate eta Mutiola kaleen artean
Eulogio Garate eta Mutiloa kaleak lotzen dituen igogailua jarri da.
Enpresa esleipenduna: PROVISER IBERICA, S.L.
Esleipen-aurrekontua: 301.155,41€
Biriñao baserriaren eta Arrateren arteko pista asfaltatzea
Biriñao baserriaren eta Arreteren arteko pista (lehendik hormigoitua zegoena) asfaltatu da.
Enpresa esleipenduna: YARRITU, S.A.
Aurrekontua: 81.174,16€
Pasabide goratuak
Pasabide goratuak egin dira Fermin Calbeton, Bidebarrieta, Urtzaile, Barrena, Julian Etxeberria eta Juan Gisasola kaleetan.
Enpresa esleipenduna: PROBISA, VIAS Y OBRAS, S.L.U.
Aurrekontua: 74.999,91€
Udan, pasabide goratuak egin dituzte honako kale hauetan: Urtzaile, Barakaldo, Txaltxa Zelai , Arrate Bide, Iparraguirre, Miguel Aguinaga, Barrena, Armagin, San Andrés pasealekua, Ardanza, Romualdo Galdós, Urkizu pasealekua, Legarre Gain, Ubitxa, Jardiñeta, Errebal, Julian Etxeberria, Errekatxu, J.A. Guisasola eta Sansaburu
Enpresa esleipenduna: EXCAVACIONES Y CONSTRUCCIONES ORSA, S.L.
Aurrekontua: 167.371,14 €