2018: Amaitutako obrak
Mogel 17-20an espaloiak birmoldatzea eta drainatze-lanak egitea
J.A. Mogel kalearen 17-20. zenbakien osteko fatxadetan drainatze-lanak egin dira eta Fray Martin Mallea kaleko espaloiak birmoldatu dira. Modu horretan, pegoretara sartzeko irisgarritasuna hobetu da eta aparkaleku berriak sortu dira. Amaitzeko, galtzada osoa asfaltatu da eta bertan dagoen horma garbitu.
Enpresa esleipenduna: CONSTRUCCIONES ARTZAMENDI, S.A.
Aurrekontua: 131.724,59 euro
Asfaltatze-lanak eta oinezkoen pasabide goratuak
Tarte batzuk asfaltatu dira kale hauetan: Bidebarrietan; Ipuruan; Pagaegin; Ibargainen; Jardiñetan; Isasin; Untzaga plazan; Arrate Biden; San Cristobalen; Juan Gisasolan; Legarre-gainen; Julian Etxebarrian; Migel Aginagan; eta Polonia Etxebarrian.
Bestalde, oinezkoen pasabide goratuak egin dira kale hauetan: San Andres Pasealekua; Ardantza; Blas Etxebarria; Arrate-Biden; Bidebarrieta kalea; Sansaburu; Tiburzio Anitua; Urki; Txonta; Abontza Bide; Sostoatarren; Jardiñeta; San Juan kalea; Migel Aginaga; Ipurua; eta Bittor Sarasketa.
Enpresa esleipenduna: EXCAVACIONES Y TRANSPORTES ORSA, S.L.
Aurrekontua: 414.345,06 euro
Koexistentzia-gune bat sortu dute Plaza Barrian, oinezkoen mugimendua hobetzeko xedez. Horretarako, espaloiaren zabalera hiru metro, gutxienez, handitu dute eta espaloia eta galtzada kota edo maila berean jarri dituzte.
Bidebarrietako espaloian ere, San Andres elizaren ondoan, lanak egin dira; zoladura, zuhaiztia eta altzariak berriztu dituzte.
Enpresa esleipenduna: OBRAS ESPECIALES EDIFICACIÓN E INFRAESTRUCTURAS, S.A.U.
Aurrekontua: 266.036,69 euro
Eusko Jaurlaritzaren HIRIGUNE 2016 programaren barruan finantzatutako obra da.
Obrak ikastetxeetan
Uztaila eta abuztua bitartean eraberritze-lanak egin ziren honako ikastetxeetan:
Urkizun
Honako bi lan hauek egin ziren:
- 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako bainugela eraberritzea.
- Hegoaldeko fatxada eraberritzea.
Enpresa esleipenduna: RECONDEBA, S.L.
Aurrekontua: 7.891,83 euro (bainugela) 27.411,68 euro (fatxada)
Fatxada eraberritzeko lanak Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu ditu, UDALAGUNTZA 2017 laguntza-programaren barruan.
San Andresen
Bi lan egin ziren:
- Lau bainugela eraberritu dira
- Iragaizgaizte-lanak eta terrazako zoladura eraberritzea
Enpresa esleipenduna: OBRAS ESPECIALES, EDIFICACIÓN E INFRAESTRUCTURAS, S.A.U.
Aurrekontuak: 94.035,29 euro (terraza) y 135.466,44 euro (bainugelak)
Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu ditu lan horiek, UDALAGUNTZA 2017 laguntza-programaren barruan.
Sansaburun
Estalki bat jarri da haurreskolako jolaspatioan. Modu horretan, eguraldi txarra egiten duenean ere erabili ahal izango da.
Enpresa esleipenduna: OBRAS ESPECIALES, EDIFICACIÓN E INFRAESTRUCTURAS, S.A.U.
Aurrekontua: 142.839,41 euro
Barrena kaleko 46, 48 eta 50 zenbakietako arkupeak eta estalki gaineko plaza publikoa berriz urbanizatzea
Eibarko Barrena kaleko 46, 48 eta 50 zenbakietako arkupeak eta estalki gaineko plaza publikoa berrurbanizatu dira.
Zolaketa bat egin dute poliureekin euskarrian, proiektuan proposatutako diseinuaren araberako akaberarekin. Irtenbide horrek zolaketa eta inpermeabilizazio gisa balio du, aldi berean.
Baranda perimetrala aldatu egin dute eta umeentzako jolastokian kortxozko lurzorua ipini da. Era berean, plazako argiak indartu dituzte.
Enpresa esleipenduna: OBRAS ESPECIALES, EDIFICACIÓN E INFRAESTRUCTURAS, S.A.U.
Aurrekontua: 199.810,30 euro
Tiburtzio Anitua kaleko 20-Bko garaje-eraikinaren barruko aldea konpontzea
Tiburzio Anitua kaleko 20-Bko garaje-eraikinaren barruko aldea konpondu dute.
Enpresa esleipenduna: OBRAS ESPECIALES, EDIFICACIÓN E INFRAESTRUCTURAS, S.A.U.
Aurrekontua: 144.901,23 euro