Izaera irekia eta unibertsala izatea. Eibarko Erroldan dagoen 16 urtetik gorako edonork parte har dezake prozesuan. Parte-hartzaileek beren izenean hartuko dute parte, inoiz ere ez beste inorenean.
Parte-hartze inklusiboa bultzatzea. Biztanleria talde guztiek parte-hartzea da helbrua.
Elkarrizketa lehenestea. Iritzi eta ikuspegi desberdinak izatea onartu eta errespetatuko da, adostasuna elkarrizketaren bidez eraikiz eta desberdinak diren iritziak onartuz eta errespetatuz.
Elkartasuna eraikitzea. Gainerako pertsonen arazoak norberarenak balira bezala onartzeko jarrerak bultzatuko dira, herritar guztien intereserako proiektu bateratu bat eraikiz.
Gardentasuna bermatzea. Prozesu osoan zehar, gardentasuna bermatzeko beharrezkoak diren komunikazio- eta informazio-bideak ezarriko dira, bai hasieran, bai hartutako erabakiak martxan jartzean.
Eraginkortasuna eta efizientzia sendotzea. Aurrekontuetako baliabideen optimizazioa bilatuko da, balio erantsi gisa; hortaz, lehentasunezkotzat jotako asmoen inguruko balorazio teknikoa, juridikoa eta finantzarioa egingo da, asmo horiek bideragarritasunik duten ala ez ikusteko.
Erantzukizun partekatua sustatzea. Guztion ardura diren gaiak ezin dira izan Udalari bakarrik dagozkion erantzukizunak. Parte-hartze prozesuaren bidez, partekatutako erantzukizun-espazioak handitzea lortu nahi da, baina horrek ez du esan nahi Udalak alde batera lagatzen dituenik berari dagokizon erantzukizunak.
Prozesu osoaren zabalkunde gardena erakustea. Prozesua herri osoan zabalduko da, eta edukietan gardentasun erabatekoa izango du; hartara, behar diren bitartekoak erabiliko dira aurrez aurreko zabalkundea nahiz udal webgunearen bitartez egingo dena taxutzeko.