MATXARIATUZ: parte-hartze prozesua
Parte hartze prozesu bat abian jarri zen 2013 urtean Eibarko herritar guztion artean Matxaria auzoa biziberritzeko, eta auzoa fisikoki eta sinbolikoki herrira itzultzeko helburua duten kalitatezko estrategi eta ekintza bideragarriak eztabaidatzeko.
2015eko abenduak 17an, aurre faseko ezagutzako emaitzak aurkeztu ziren. Emaitza hauek txosten batean jaso dira. Aurre fasearen edukietan gehiago sakondu nahi duenak, txosten teknikoa eskuragarri izango du RB3ko web gunean (www.rb3innovacion.com).
Txosten dokumentua izango da, parte-hartze fasearen abiapuntua, ezagutza ibilbideari amaiera emateko eta hausnarketa eta deliberazioarekin hasteko informazioa biltzen baititu.
Parte-hartze fasearen planteamenduak lau lan saio aurre ikusten ditu. Lan saioak, Matxariako egungo egoeraren, bere memoria eta nortasuna ezagutzetik abiatuz, etorkizuneko auzorako agertoki desiragarri eta bideragarri bat definitu, eta hauek lortzeko egokienak diren epe motz, ertain eta luzeko ekintza eta estrategiak definituko duen taldeko prozesu bat aurrera eramateko pentsatu eta egituratuta daude.
Horrela, lehen tailerrean, diagnostikoa zehaztuko da, lekuko arazo, aukera eta gaitasunak definitu eta hauen lehenespena eginez. Bigarren tailerrean, guztien artean adosturiko etorkizuneko agertoki bat diseinatuko da, ondoren, hirugarren tailerrean, egokienak diren ekintza eta estrategiak diseinatzeko. Azken tailer edo lan saioan, ekintza plana zehaztuko da, ekintza eta estrategiak, non, nola, noiz eta norekin ezarriko edo garatuko diren adieraziz.
Fase hau, urtarrila eta otsaila bitarte burutuko da, ondorengo egutegiaren arabera:
TALLER |
GAIA |
LEKUA |
DATA |
ORDUA |
02 |
Diagnostikoa |
Armagintza museoa, Portalea |
2015/01/14 |
19.00 |
03 |
Agertokia |
Armagintza museoa, Portalea |
2015/01/21 |
18.30 |
04 |
Ekintza eta estrategiak |
Armagintza museoa, Portalea |
2015/02/04 |
18.30 |
05 |
Ideiak |
Armagintza museoa, Portalea |
2015/02/18 |
18.30 |
Lan saio bakoitzean, hurrengo saiorako abiapuntua izango den emaitza konkretu bat lortzea aurre ikusten da, guztion artean ibilbide jarrai, logiko eta koherente bat eraikitzeko helburuarekin. Lehen tailerreko abiapuntua, Gabonetan zehar Portalean herritarren eginiko ekarpenekin osaturiko RB3k eginiko aurre diagnostikoa da.
Diagnostiko tailerra, 2015ko urtarrilak 14
Topaketako helburua, guztion artean adosturiko Matxaria auzoaren azken diagnostikoa burutzea da. Horretarako abiapuntua, RB3k, tokiko administrazio eta herriko zenbait eragileen laguntzaz eginiko aurre diagnostikotik abiatuko da.a izango da.
Auzoko arazo eta aukerak definitu eta hauek lehenesteko, taldeka lan egingo da, ondoren emaitzak amankomunean jarriz eta azken laburpen bat eginez. Prozesua aurrera eramateko ardura duen lan talde teknikoak diseinaturiko teknika bat jarraituko da, Diagnostiko Matrize baten gainean lan eginez.
-
Urtarrilaren 14an Portalean buruturiko Diagnostiko Tailerreko emaitzen txostena.
Agertoki tailerra, 2015eko urtarrilak 21
Aurreko lan saioan buruturiko Diagnostiko Matrizea abiapuntu bezala hartuz, eta Denbora Lerroa gogoan izanik,bigarren lan saio honen helburua, Matxaria auzorako positiboa, abiapuntuko egoerarekin bat datorrena, eta teknikoki eta ekonomikoki bideragarria den, etorkizuneko garapenerako agertoki bat diseinatzea da. Oraingoan ere saioaren dinamika, taldekako lan fasean, bertako emaitzak amankomunean jartzean, eta azken eztabaidan artikulatzen da. Emaitza guztion artean adosturiko auzoaren etorkizuneko agertokia izango da. Lan saio hau garatzeko, RB3k diseinaturiko Agertoki Matrizea izango da, azken emaitza bertan bilduko delarik.
- Urtarrilaren 21ean Portalean buruturiko Agertoki Tailerreko emaitzen txostena.
Ekintza eta Estrategia tailerra. 2015eko otsailak 04
Dagoeneko garatutako faseetan, epe motz, ertain eta luzerako auzoaren etorkizuneko garapenerako agertoki desiragarri eta bideragarri bat definitzera iritsi da. Emaitza hauek oinarritzat hartuz, hirugarren tailer honen helburua, diseinaturiko agertoki horretara iristeko epe motzera gauzatu beharreko ekintza konkretuak, eta epe ertain eta luzera gauzatu beharreko estrategiak definitzea izango da.
Agertoki Matrizearen gainean lan egingo da, matrizeko funtsezko alderdi bakoitzari, eraginkor eta bideragarrien zaion ekintza eta estrategia lotuz. Lan hau taldetan garatuko da, eta emaitzak amankomunean jarri ostean, definitukoa lehenesteari ekingo zaio. Emaitza, azken lan saioaren abiapuntua izango da, non ordura arte definiturikoa zehazten saiatuko den.
- Otsailaren 4an Portalean buruturiko Ekintza eta Estrategia Tailerreko emaitzen txostena.
Ideia tailerra, 2015eko otsailak 18
Azken topaketa honen helburua, aurreko lana jasotzen duen Ekintza eta estrategia matrizea oinarri hartuta, diseinaturiko ekintza eta estrategiak, guztien arten nola, non, noiz, eta norekin aurrera eraman zehaztea izango da.
Lanerako oinarria, prozesuaren ardura duen lan talde teknikoak diseinaturiko Hausnarketa matrizea izango da. Haserako taldekako lanaren ostean, landutakoa amankomunean jarriko da, azken eztabaidarekin amaituz.
Azken emaitza, Matxariarekin loturiko etorkizuneko plangintza nora bideratu beharko litzatekeen norabide plan bat izango da. Azken dokumentu hau, aurrekoekin batera, bere bideragarritasuna aztertuko duen, tokiko administrazioari helaraziko zaio.