Informazio publikoaren eskaera bat egin baino lehen, nahi edo behar den informazioa Gardentasunerako Atarian edo/eta udal web orrian argitaratuta dagoen ikustea.
Informazio eskaerak, ezarritako kanaletako bat erabiliz egitea.
Informazio publikoaren eskaerak behar bezala eta modu argian betetzen saiatzea, nahiz eta eskaerak arrazoitzea derrigorrezkoa ez izan.
Gai ezberdinei buruzko informazio publikoa eskuratu nahi izanez gero, gai bakoitzeko eskabide bat egitea.
Eskatutako informazio publikoa udalaren eskumenekoa dela ikustea; izan ere, beste administrazio bati badagokio, udalak berak ezin izango du eman erantzuna.
Orokorrean, IFZ, NAN edo AIZ erakustea izapidea hasteko
Bidalitako dokumentazioan antzemandako akatsak ahalik eta arinen jakinaraztea.