Publizitate Aktiboari dagozkion edukiak, gutxienez, legeek adierazten duten moduan eta eguneratuta jasotzea.
Informazioa modu argian, ulergarrian, irisgarrian eta gardenean jasotzea.
Udal gardentasunerako atarian zer beste eduki argitaratu beharko liratekeen modu proaktiboan adieraztea udalari.
Ezgaitasunen bat duten pertsonek informazioa eskuratu ahal izatea.
Teknologia berriak erabiltzeko aukerarik ez dutenentzat edo erabiltzen ez dakitenentzat bestelako baliabideak eskaintzea.
Informazioa berrerabili daitezkeen formatuetan eskaintzea, ahal den neurrian.
Datuen babeserako betetze-maila, udalaren aldetik, bermatuta izatea.
Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea bermatuta izatea.
Informazioa gardentasunerako legeek adierazten duten epe barruan jasotzea.
Eskatutako informazio publikoa norberak eskatzen duen moduan eta formatuan jasotzeko eskubidea bermatuta izatea.
Informazioa osorik edo zati bat ez ematearen arrazoiak edo/eta informazioa eskatu den moduan edo formatuan ez jasotzearen arrazoiak jakiteko eskubidea.
Hizkuntza ofizialak erabiltzeko eskubidea bermatzea (euskara eta gaztelania).
Informazio eskaerak herritarren esku jarritako eredu normalizatuan edota norberak nahi duen beste modu batean aurkeztea:
Aurrez aurre, PEGORAra, Herritarren zerbitzurako bulegora bertaratuta
Elektronikoki, udal webgunetik
Posta zerbitzuaren bitartez, informazio publikoaren eskaera behar bezala beteta
Informazio eskaeren prozeduren izapideak zertan edo zein egoeratan dauden jakiteko eskubidea.
Udalak biltzen dituen datuak, txostenak edo aurrekariak isilpean edukitzeko eskubidea, legez ezarritakoari lotuta.
Zerbitzuan dauden langileen eskutik adeitasun eta errespetuzko tratua jasotzeko eskubidea.
Beharrezkoak diren jarduketak ahalik eta kosturik txikienarekin egiteko eskubidea, betiere betebeharrak betetzea eragotzi gabe.
Alegazioak egiteko eskubidea eta organo eskudunek ebazpen-proposamenak idazteko orduan kontuan hartu beharreko agiriak aurkezteko eskubidea.
Administrazioarekiko auzien bidetik eta Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeari erreklamazioa aurkezteko eskubidea, udal informazio publikoa eskuratzeko eskubidea osorik edo zati batean urratu dela uste bada.
Zerbitzuaren funtzionamenduaren inguruan kexak eta iradokizunak aurkezteko eskubidea.