Eibarko koro gaztearen zuzendaria
Izena emateko epea 2024ko martxoaren 11 arte dago zabalik.
Lanpostuaren deskribapena:
- Eibarko Koro Gaztearen diseinu pedagogikoari eta jardueren plangintzari buruzko lanak egitea.
- Eibarko Koro Gazterako materialak eta konponketak prestatzea.
- Ahots teknika irakastea Eibarko Koro Gaztea kideen gaitasunen aniztasunera egokituz.
- Konponketak eta partiturak ikasteko saiakuntzetan parte hartzea.
- Taldeko kideak kontzertuak, musika jarduerak grabazioak eta emanaldiak egiteko prestatzea.
Ordutegia: ostiraletan: 16:45 -20:00
Bete beharreko baldintzak:
- HLO musikako goi-mailako titulua,edo kantu irakaskuntzarako homologatuak (musika modernoaren eta jazzaren profila)
- Euskara maila: C1 (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoa), edo baliokidea.
Baloratu beharreko baldintzak:
Musika modernoaren eta jazzaren profila bilatzen da, taldea ez baita ohiko abesbatza.
Kontratu-mota: aldi baterako lan-konratua.Lanean hasteko data: 2024/03/15
Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2024ko martxoaren 11 baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian:162024002702. Web orriaren bitartez ezin izango da izena eman. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.