Gizarte langilea
Izena emateko epea 2023ko abenduaren 26a arte dago zabalik.
Lanpostuaren deskribapena:
-
Baliabide ekonomiko urriak dituzten pertsonen egoera baloratzea, eta behar sozioekonomikoetan lehen orientazioa eta arreta ematea
Bete beharreko baldintzak
- Langabetua izatea.
- Gizarte-laguntzailea /Gizarte-lanean diplomaduna edo graduatua.
- Euskara maila: C1 (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoa), edo baliokidea.
- Eibarren erroldatuta egotea.
- Lanbidek diruz lagundutako 2022ko ekitaldirako enplegua sustatzeko tokiko ekintzen programetan Udalarentzat lanik egin ez izana.
- Ofimatikako ezagutza handia izatea.
Kontratuaren iraupena: 5 hilabete.
Lanean hasteko data: berehala.
Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2023ko abenduaren 26a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162023014851. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.