Konpromisoak
KALITATEA HOBETZEKO KONPROMISOAK
|
KONPROMISOEN ADIERAZLEAK (Nola neurtu) |
Artxiboko dokumentazioa berehala lokalizatzea eta eskura jartzea. |
Berehala erantzundako kontsulten erregistroa. |
48 orduko epean, beste artxibo batzuetan dagoen informazioaren inguruko aholkularitza ematea. |
Beste artxibo batzuetan lokalizatutako kontsulten erregistroa. |
Langile kualifikatuen aldetik, tratu eta arreta adeitsua jasotzea, hizkuntza zerbitzu-erabiltzailaren profilera egokituz. |
Asebetetze-inkesta. Erreklamazio eta kexen portzentajea. |
Udal instalazioei dagokienez, 1etik 5era arteko eskala batean, herritarren 4ko balorazio bat lortzea. |
Asebetetze-inkesta. Erreklamazioen eta kexen portzentajea. |
Artxibora postaz, telefonoz edo modu telematikoan igorritako kontsultei gehienez ere 3 eguneko epean erantzutea. |
Epe barruan erantzundako kontsulten portzentajea |
Kopiak eta ziurtagiriak gehienez ere 7 lanegunetan emango dira. |
Epe barruan erantzundako kontsulten portzentajea. |
Konpromisoen betetze-maila
Gure konpromisoen betetze-mailaren jarraipena egingo dugu, Zerbitzuaren adierazleen bitartez. Datu horiek bildu eta urtean behin aztertuko ditugu; datuak Udalaren web-orriaren bidez argitaratuko dira.
Zerbitzu- karta hau indarrean egongo da hurrengo 2 urteetan, beste berri bat argitaratu arte.
Hartutako konpromisoak ez betetzea konpentsatzeko neurriak
Artxibo Saileko zerbitzuaren ezohiko arrazoiengatik Zerbitzu-kartan jasotako konpromisoak ezingo balira bete, Sailak bidezkoak diren neurriak hartuko ditu lehenbailehen, erabiltzaileei ez-betetze horrek ahalik eta gutxien eragin diezaien.
Halaber, ez-betetze oro aztertu egingo da, bidezkoak diren neurriak hartuz eta etorkizunean halakoak errepika daitezen saihestuz.