Info
Pertsona erabiltzaileen betebeharrak
- Ordena zaintzea eta errespetuz jokatzea Udal Artxiboko langile, ondasun higigarri eta higiezinekiko, haiei kalterik egiteke.
- Zerbitzu publikoak arduraz eta egoki erabiltzea.
- Instalazioen eta ematen diren zerbitzuen erabilera-baldintzak errespetatzea.
- Legeria betetzea datuen babesari eta jabetza intelektualari dagokienez.
- Dokumentuen erreferentziak aipatzea, Artxiboko langileen argibideei jarraituz.
- Agiriak kontsultatzeko, erabiltzaileek:
- NANa, pasaportea edo beste edozein identifikazio-agiri baliokidea aurkeztea, 1266/2006 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.
- Sarbide mugatua duten dokumentuak kontsultatzeko, interesdunaren akreditazioa aurkeztea.
- Dokumentuak kontsultatzeko eskabide-inprimakia betetzea. Bertan erabiltzailearen datuak azalduko dira.