Kexak edo/eta iradokizunak egiteko orduan, bide ofizialak erabiltzeko eskubidea.
Zerbitzuei buruzko informazio zuzena, argia eta gardena jasotzeko eskubidea.
Antolatutako ekitaldiei buruzko informazioa sasoiz jasotzeko eskubidea.
Ekitaldiak zein ordutan eta non izango diren jakiteko informazioa jasotzeko eskubidea; eta, aldaketarik baldin badago, aldaketa horien berri berehala jasotzeko eskubidea.
Emandako datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta pribatutasuna bermatuta edukitzeko eskubidea.
Tratu atsegina eta errespetuzkoa jasotzeko eskubidea.