Zerbitzuak
ZERBITZUA |
ZEHAZTASUNAK |
WEBGUNEA: HERRIAREN ERAKUSLEIHO |
- Webgunearen edukiak etengabe osatzen ditugu; harpidedunei hilean 2-3 albiste bidali, eta iristen zaizkigun eskaera eta galdera guztiei erantzuten saiatzen gara. |
Zerbitzuaren erakusleiho nagusia da webgunea, hainbat atal batzen dituena: Eibar (Historia, Ondarea, Baserriak eta auzoak, Kale-izendegia), Argitalpenak (Liburuak, Revista Eibar, Bideoak, Gastronomia, Eibarko idazleen datu-basea…), Eibartarrak eta Argazkiak (Txirrindularitza, Nodoa, Gerrako umeak, Mugarriak). |
|
ERAKUSKETAK ETA EKITALDI BEREZIAK |
- Batzordean erabakitako ekitaldien diseinua, antolaketa eta garapena hartzen dugu gure gain. |
Erakusketa eta ekitaldi bereziak dira, geuk sortu eta garatutakoak, Eibarko bizimoduaren eta kulturaren hainbat esparru ezagutarazteko, Udal Artxiboarekin elkarlanean arituta. |
|
IKERKETA-LANAK
|
- Ikerlariekin hartu-emanean jartzen gara edo eurak dira guregana jotzen dutenak. |
EIBARTARREN AHOTAN |
- Urteko elkarrizketen plangintza eta jarraipena eramaten dugu Badihardugu elkartearekin batera. |
Herriko ohiturak eta bizimodua jasotzeko eta bertako azpieuskalkiari duen balioa eta onespena emateko sortua (1999. urtean). Herriko pertsona nagusiei elkarrizketak egiten zaizkie. |
|
ARGITALPENAK |
- Ediziogintzaren urrats guztiak betetzen ditugu eta, argitaratu ondoren, jendaurrean aurkeztu. |
INFORMAZIOA ETA IRADOKIZUNAK |
- Informazio-eskaerei erantzun eta iradokizunak aintzat hartzen ditugu; eta saiatzen gara herritarrek egindako eskaerei erantzuten. |