Konpromisoak
KALITATEA SUSTATZEKO KONPROMISOAK: |
KONPROMISOEN ADIERAZLEAK (Nola neurtuko dugu) |
- Webgunearen inguruko asetasun-mailan 10etik gutxienez 6 bat lortzea. |
- Webgunearen erabiltzaileei egindako galdetegien bidez
|
- Webgunearen bidez herritar ororen eskura jartzen ditugun argitalpenak epe honetan kaleratzea:
|
- Argitalpenei buruzko urteko erregistroa |
- Herritarrentzat antolatzen diren ekitaldiei buruzko informazioa gutxienez 5 hedabidetan zabaltzea: webean bertan, Twitterren, eta Eibarko hedabide guztietan. |
- Bidalitako albisteen urteko erregistroa |
- Ikerlariei bi asteko epean jakinaraztea ikerketa-proposamenen inguruan batzordeak hartutako erabakia. |
- Bidalitako jakinarazpenen erregistro-zenbakiak. |
- Urtean, Eibartarren Ahotan proiektuan gutxienez 3 grabazio egitea. |
- Egindako elkarrizketen erregistro-taula |
- Posta elektronikoz iristen diren galderen eta eskabideen % 85i 10 eguneko epean erantzutea. |
- Emandako erantzunen urteko erregistroa |
Konpromisoen betetze-maila
Konpromisoen betetze-mailaren jarraipena egingo dugu hainbat adierazle ezarriz. Datuak urtero jasoko dira eta hiru urtez behin argitaratuko dira. Horren berri emango da Ego Ibarra batzordean eta webgunean.
Aitortutako konpromisoen ez betetzeak konpentsatzeko har daitezkeen neurriak
Ego Ibarra zerbitzuarenak ez diren arrazoi ez ohikoak direla-eta konpromisoak behar bezala betetzen ez badira, ahalik eta azkarren hartuko dira beharrezko neurriak, erabiltzaileek eraginik jaso ez dezaten.