Konpromisoak
KALITATEA HOBETZEKO KONPROMISOAK
|
KONPROMISOEN ADIERAZLEAK (Nola neurtu) |
Arreta azkarra eta pertsonalizatua ematea |
|
Informazio fidagarria eta ulergarria ematea |
|
Eskatutako informazioa edo dokumentazioa 3 eguneko epean ematea. |
|
Obra-lizentziak 15 eguneko epean ebaztea, kasuen % 80an. |
|
Herritarrei ahalik eta kalte gutxien egitea, obrak egin bitartean |
|
Herritarren segurtasuna bermatzea, obrak egin bitartean. |
|
Herritarren proposamenak aztertzea. |
|
Konpromisoen betetze-maila
Gure konpromisoen betetze-mailaren jarraipena definitutako adierazleen bidez egingo da. Inkestak ere egingo dira zerbitzu-erabiltzaileen gogobetetze-maila zein den jakiteko.
Zerbitzu-karta hau bi urtez egongo da indarrean.
Hartutako konpromisoak ez betetzea konpentsatzeko neurriak
Salbuespenezko eta Zerbitzu Sailetik kanpoko arrazoiengatik konpromisoak betetzen ez badira, beharrezkoak diren neurriak hartuko dira ahalik eta lasterren, erabiltzaileei kalterik ez egiteko.
Halaber, aztertu egingo da ez-betetze oro, bidezkoak diren neurriak hartuz eta etorkizunean halakoak errepika daitezen saihestuz.