Info
Erabiltzaileen betebeharrak
- Zerbitzuen txandak eta funtzionamendua errespetatzea, betiere langileen jarraibideei kasu eginez.
- Jarrera egoki eta adeitsu bat izatea zerbitzua ematen dieten pertsonen aurrean bai eta gainerako erabiltzaileen aurrean ere.
- Beren burua identifikatzea edozein gestio edo izapide egiteko orduan (IFK, NAN, AIZ, Pasaportea…)
- Beharrezkoak diren dokumentuak eta datuak aurkeztea hala eskatzen duten gestioetan eta izapideetan.
- Izapide bakoitzean ezarritako epeak errespetatzea.