Herritarrek parte hartzeko modua
Pegorako erabiltzaileek zerbitzuen hobekuntzan parte hartu ahalko dute, honako bide hauek erabiliz:
- Kexen edo iradokizunen programa 010 telefonaren bidez, posta elektronikoz (pegora@eibar.eus), web-orria erabiliz www.eibar.eus edo Pegoran aurrez aurre.
- Aldian behin egingo diren asebetetze-maila jakiteko inkestak, zerbitzuen kalitatea hobetzea eta erabiltzaileen premietara egokitzea ahalbidetuko dutenak.