Konpromisoak
KALITATEARI BURUZKO KONPROMISOAK |
ADIERAZLEAK Nola neurtuko ditugun |
KALITATEA |
|
Gure zerbitzuetako erabiltzaileen balorazioa 8 puntutik gorakoa izatea 0-10 eskala batean. |
Zerbitzuaren balorazio globala (inkesta) |
INSTALAZIOAK |
|
Itxaronaldien gestio-sistema bat izatea herritarrak modu eraginkor eta ordenatuan bideratzea ahalbidetuko duena, eta erabiltzaileen balorazioa 8 puntutik gorakoa izatea 0-10 eskala batean. |
Itxaronaldiko kudeatzailearen balorazioa (inkesta) |
Bulegoaren banaketak konfidentzialtasuna bermatzea; horren balorazioa 7 puntutik gorakoa izatea 0-10 eskala batean. |
Banaketaren balorazioa (inkesta) |
PERTSONAK |
|
Zerbitzu eraginkor bat izateko behar besteko langileak bermatzea, batez besteko asebetetzea 7 puntutik gorakoa izateko 0-10 eskala batean. |
Langile kopuruaren balorazioa (inkesta) |
Oso langile kualifikatu eta profesionalak izatea; horren balorazioa 8 puntutik gorakoa izatea 0-10 eskala batean. |
Kualifikazioaren eta profesionaltasunaren balorazioa (inkesta) |
Gogotsu eta enpatiaz harrera ematea hizkuntza argi eta ulergarria erabiliz, halako moduz non batez besteko asebetetzea 8 puntutik gorakoa izango den 0-10 eskalan. |
Gogoa eta ahalegina baloratzea (inkesta) |
AURREZ AURREKO HARRERA |
|
Harrera ematea erabiltzaileen % 85i gehienez ere 10 minutuko itxaronaldi batez |
% < 10 min. (txanda-makinaren estatistika) |
Berehalako izapideak, kasuen % 85ean gutxienez, 10 minutuko epean konpontzea gehienez ere. |
% < 10 min. (txanda-makinaren estatistika) |
TELEFONO BIDEZKO ARRETA |
|
Bermatzea deien % 85 lehen saiakeran artatuko direla. |
Dei galduen portzentajea (telefonogunea) |
Telefono bidezko arreta bakoitzean behar den denbora eskaintzea, batez besteko asebetetzea 7 puntutik gorakoa izateko 0-10 eskalan. |
Telefono bidezko arreta-denboraren balorazioa (inkesta) |
INFORMAZIOA |
|
Eskatutako gestioei buruzko informazio zuzena eta eguneratua ematea, batez besteko asebetetzea 9 puntutik gorakoa izateko 0-10 eskalan. |
Informazioaren balorazioa (inkesta) |
|
|
IZAPIDETZEA ETA GESTIOA |
|
Konfiantza eragitea erantzun koherente eta seguruak emanez, halako moduz non erabiltzaileen balorazioak 8,5 puntutik gorakoa izango den 0-10 eskalan. |
Konfiantzaren balorazioa (inkesta) |
Behar diren zerbitzuak ematea erabiltzaileak modu errazean asebetetzeko; horren balorazioa 8,5 puntutik gorakoa izatea 0-10 eskalan. |
Eskainitako zerbitzuen balorazioa (inkesta) |
Zerbitzuen % 70 Udalaren espediente elektronikoen kudeatzailearen bidez izapidetzea. |
Webgunean eskuragarri dauden izapide elektronikoak |
Konpromisoen betetze-maila
Gure konpromisoen betetze-mailaren jarraipena egingo dugu, eta, horretarako hainbat adierazle ezarriko. Datuak urtean behin jaso eta aztertuko ditugu, eta behar diren ondorioak aterako ditugu. Jarraipen horri dagokion informazioa Eibarko Udalaren web-orrian argitaratuko dira aldian behin.
Zerbitzu karta hau indarrean egongo da hurrengo 3 urteetan, beste berria edo honen ordezkoa argitaratu arte.
Hartutako konpromisoak ez betetzeak konpentsatzeko neurriak
Hartutako konpromisoren bat bete ezean, arrazoiak aztertu eta antzemandako gabezia zuzentzeko bidezkoak diren neurriak hartuko dira.